Kiniela politikoa

Hau idazten nagoen unean hiru egun falta dira Espainiako legebiltzarraren hauteskundeetarako. Hau irakurtzen duzuenean jada emaitzen berri izango duzue. Ordurako bi galdera nagusik erantzuna izango dute: nork gobernatuko du Espainia hurrengo lau urteetan eta zenbat boto/aulki lortuko ditu Voxek. Hego Euskal Herriko bi erkidegoen etorkizunean eragin handia izan dezakete bi kontu horiek. Ni, orain, hauteskundeen […]

Immigrazioaren auzia

Etorkinak begi txarrez ikusteko benetako arrazoirik, arrazoi orokor eta sendorik, arrazoi arrazoiturik, ez dago. Etorkinen kontrako argudio sendoak dituztela diotenek benetan diagnostikatu gabeko nortasun krisi zorrotza da dutena, besterik ez. Eta etorkinen aurkakoak fededunak badira, orduan ebanjelioak berriro irakurtzeko ordua iritsi dela esango nieke, inoiz irakurri badituzte. “Lapurrak dira”, “arazoak sortzen dituzte” edo “bertakoei baino […]

Apostuen emaitzak

Martxoko pisu astuneko bi borroketan apostu bana egin nuen. Inoiz egin ditudan lehen online apostuak. 5 euro Ortizen alde, rounda zehaztu gabe, eta beste 5 Joshuaren alde, baina berak eta Parkerrek 12 roundak beteko zituztela iragarriz. Ortizen kasuan kuota 1:3,75 zen, Joshuarenean 1:6. Lehena irabazteko gutxi falta izan zitzaidan, nahiz eta bidean sustoren bat edo beste […]

Wilder vs Ortiz eta Joshua vs Parker martxoan

Martxoan pisu astuneko bi borroka ikaragarri egongo dira, eta ziurrenik udazken aldera bi irabazleak elkarren aurka borrokatuko dira mailako lau gerriko garrantzitsuenak eskuratzeko asmoz; pisu astunean ez da halakorik inoiz gertatu (WBO 1988an sortu zenetik, alegia). Lehenik Deontay Wilderren eta Luis Ortizen arteko borroka New Yorken martxoaren 3an. Ondoren, martxoaren 31an, Anthony Joshua vs Joseph Parker, Cardiffen. Unified, undisputed heavyweight […]

Telesailfilia

Telebista digitalaren garaiak ikusle espezializatua sortu du. Bizpahiru kate soilik ikusteko aukera zegoenean (inorentzat pleistozenoaz hitz egiten ari naiz, badakit, baina pleiztozeno hau atzoko gauza da) eskaintzak agintzen zuen, ez eskariak. Gauzak aldatzen hasi ziren ordainpeko kateak azaldu ziren unean, baina erabateko eraldatzea mende honetako gauza izan da, doaneko zein ordainpeko hamaika kate digital ikusteko […]

Etorkizuna irudikatzen

Bi etorkizun mota daude: ezagutuko duguna eta gu hil ostean gertatuko dena. Bigarrenari buruz hitz egin nahi dut, mende batzuk barru gertatuko denaz. Urrutiko etorkizun horrek hainbat itxura izango ditu, hainbat estetika, agian orainak dituenak beste, agian gutxiago. Edonola ere etorkizunaren aniztasunaz ziur egon gaitezke. Estetika posibleak imajinatzen ditugu, diseinu futuristak, agian gure irudimenari beharrezkoak […]

Historiaren erabilpen politikoaz

Muturreko postmodernistek diote historialariak ezin duela iragana benetan ulertu, are gutxiago berreskuratu. Historialaria bere garaiko ideien, aurreritzien eta sinismenen mende dago, haien kutsaduratik ihes egin ezinda. Ikuspegi horrek, funtsean, historialaria fikzio sortzaile bihurtzen du, eta beraz, arrazoibide horri jarraiki, zilegi da historialariak iraganari buruz edozer gauza esaten badu, edozein astakeri bada ere. Holokaustoa inoiz gertatu […]

Ia hamar urtez isilik egon ondoren

Bederatzi urte eta bederatzi hilabete pasa dira blog honetan azkenengoz zerbait idatzi nuenetik. Ez dakit zergatik baina aurreko astean bat-batean berriro ere zerbait idaztea erabaki nuen. Urtarrilean Begiturako idatzi nuen artikulua hona igotzea erabaki nuen. Ea zerbait gehiago idazteko gai naizen, edo gogoa daukadan, edo beste isilaldi luze baten hasiera besterik ez den post labur […]

Egia-ostea

Aurtengoa aurki jakingo dugu zein izango den, baina 2016an Oxford hiztegiek post-truth izendatu zuten urteko hitza bezala. Postverdad gaztelaniaz, egia-ostea euskaraz. Neologismo edo hitz berri bat, berez berria omen den kultura politiko bati lotua dagoena: “egia-osteko politika”. Emozioak eta sentimenduak egiaren aurretik jartzean datza. Zertarako? Agian politikariek botatzen dituzten gezurrak herriak egiatzat har ditzan? Neurri batean […]

Lisboa eta Albacete

Kongresu batean hitz egitera joan nintzen Lisboara iragan asteko asteazkenean. Lau eguneko kongresua zen eta niri larunbatean zegokidan aurkezpena egitea, Bilbo eta Cadizeko XVIII. mendeko merkatariei buruzkoa. Eguraldia itzela, janaria itzela, jendea itzela, hiria sekulakoa, eta nire lehen aldia Lisboan. Beraz kongresutik ez nintzen larunbata arte azaldu ere egin, eta orduan ere nire hamabost minutuko […]

Blognobelen inguruan

Badira eleberri bat idazteko blog bat darabilten idazleak. Blognobela sasigeneroaren aipamenik ez da oraindik wikipedian ageri, ez euskerazkoan, ez gaztelerazkoan, ezta ingelerazkoan ere. Hala ere egon baudaude ugari sarean. Batzuk blognobela direla argi esaten dizuten bitartean, besteek, gehienek, ez dute halakorik aitortzen, ziur aski hitzaren erabilpen esplizituak blognobelaren helburu edo efektuetako bat hondatzen duelako: irakurleari […]

Andy Huangen “Doll Face” animazioa

Badirudi ordenagailuz egindako animazioek eskaintzen dituzten aukerak mugagabeak direla. Arriskua teknologia hutsaren mendean erortzea da. Itxura ona bai baina ezer gutxi esateko, hori gertatzen da kasu askotan, film komertzialetan behinik behin. Baina teknologia berez tresna oso erabilgarria da lehen mailako artea sortzeko ere. Uste dut azpian dagoen Andy Huangen “Doll Face” animazioa horren adibide argia […]

Espainiako etxebizitzen arazoa BBCn

Hogeitamasei urte ditut eta ez daukat ez etxebizitza propiorik ezta hipotekarik. Ez zait inoiz burutik pasatu etxebizitza bat erostea. Zergatik? Arrazoi ugari daude: 1) ez daukat diru nahikorik; 2) beti iruditu zait gehiegizko lotura eta ardura hipoteka batean sartzea; 3) ez naiz bankuen lagun; 4) ez nekien EHn bizi nahi ote nuen ala atzerrian; 5) […]

Masturbazioaren joku olinpikoak 2008

Copenhagenen izango da aurtengo Masturbate-a-thon lehiaketa. Iaz San Franciscon izan zen eta duela bi urte Londonen. Errekorrak apurtzeko egiten direla entzuten dugu maiz komunikabideetan, baina masturbazioaren errekorrak gainditzeak lan nahikoa emango die aurtengo parte hartzaileei. ¿Zein da gizonezkoen orgasmo kopuru handiena zakila makurtu gabe? Sei, sei paja bata bestearen ostean. ¿Eta emakumeen errekorra? Ejem, 49 […]

España Frikipedian

Duela egun batzuk “truño” hitzaren definizioa googleen bilatzen ari nintzela Frikipedia webgunearekin egin nuen topo. Bost mila termino ingururen definizioak ditu oraingoz Frikipediak. Seguruenera testu gehien daukan sarrera Chuck Norris aktore amerikarrarena da (azken aldian tipoa modan dagoela dirudi), baina badira ez hain frikiak (ala agian bai) diren beste hainbat hitz ere. Hona hemen adibide […]

Gabon zaharrak Londonen

Gabon zaharretako Closer techno jaia ez zen guk espero genuen bezain ona izan. Hasteko beste bi sala zeuden inguruan eta jende gehiegi pilatu zen euripean. The Cross-ek eta Canvas-ek ere euren azken gaua ospatu zuten inguruko warehouse guztiak (beraiek barne) bota egingo dituztelako aurki. Closer jaian Luke Slater (argazkian) zen DJ nagusia baina egia esan behar bada […]

Back in town

“Welcome back to where you belong”, esan zigun lagun batek Double O eta niri ostegunean Londonera iritsi ginenean. 2001etik 2006ra hiri ikaragarri honetan bizi izan ginen Double O eta biok, eta ahal dugun bakoitzean lagunak ikustera bueltatzen gara. Oraingoan gabon zaharrak pasatzera gatoz. Haserako plana argazkiko Fabric clubera joatea zen, baina beste zerbait ikustera joango […]

Burka informatikoa

Mundu birtualaren mende egotearen kontzientzia erabat erruduna daukadanez, Joseph Maliaren “Design for the Computer Obsessive” lanak zeharo inpresionatzen nau. Nire burua ikusten dut burka informatiko horren barruan, ihes egiteko indarrik gabe, mundu fisikotik isolatuta, komun gainean eserita, prakak beti jaitsita noski, eta, eskuak teklatutik aldendu ezin ditudanez, janaria eta edaria ahora ematen dizkidan robot bat […]

Catch-22 gizarteko kronikak (I)

-¡Alto ahí! No dé un paso más. Túmbese boca abajo, ponga los brazos en cruz y separe las piernas. Bien, ahora estese quieto que le voy a leer sus derechos. -¿Es que tengo alguno? -Por supuesto, lo garantiza la ley. Tiene usted derecho a hacer todo aquello que no podamos impedir.