Lisboa eta Albacete
Kongresu batean hitz egitera joan nintzen Lisboara iragan asteko asteazkenean. Lau eguneko kongresua zen eta niri larunbatean zegokidan aurkezpena egitea, Bilbo eta Cadizeko XVIII. mendeko merkatarien inguruan. Eguraldia itzela, janaria itzela, jendea itzela, hiria sekulakoa, eta nire lehen aldia Lisboan. Beraz kongresutik ez nintzen larunbata arte azaldu ere egin, eta orduan ere nire hamabost minutuko hitzaldia eman bezain laister korrika bueltatu nintzen Bairro Altoko tabernetara. Sekulako makallaoa afaldu nuen Rua Atalaiako jatetxe batean, vino verde botila batekin. Nola ez naiz ni lehenago Lisboara joan.
Kurrikulum potoloago bat izateko grinak bultzatzen nau kongresuetara joatera, etorkizunean horrek mesede egingo didalakoan, unibertsitatean historialariontzat lanpostu berriak sortuko dituztelako esperantzarekin. Esperantza ustela, noski. Gainera kongresuek ez dute ia ezertarako balio, ez bada turismo apur bat egiteko. Arazoa da ez direla beti Lisboa bezain hiri ederretan antolatzen. Erredios, Albaceten antolatu beste kongresu batean izan nintzen iragan abenduan. Albaceteko udaletxean geundela, han antolatu ziguten harrera-lunchera sartzen ari ginela, lagun madrildar batek bere aitonari entzudako esamolde eder bat bota zuen bat-batean: “Albacete, caga y vete”.

13 Martxoa 2008 at 12:15 am
Lisboa: oroitzapen gozoak, aldapak ez horrenbeste.
13 Martxoa 2008 at 12:20 am
Horretarako daude tranbiak. Gainera aldapei esker ditu Lisboak hain auzo bereziak. Albaceteri buruz iritzirik bai?
13 Martxoa 2008 at 10:25 am
Ez, momentuz ezin baieztatu Albaceteren “caga y vete” hori.
13 Martxoa 2008 at 11:40 pm
Jajaja jardin botanikoan siesta euro baten truke catrao joverekin…. (edo 70 xentimo?) ai… non daude finoak, natak, francesiƱak, belen, portoko usaina… hmm portugal, e tipico e bom (ez dakit nola idazten den… baina ulertzen duzue)… hm oroitzapen gozoak bai jauna. Aurten maiatzean hirugarren aldiz joateko aukera daukat… baina ez dakit animatuko naizen.