Andy Huangen “Doll Face” animazioa
Badirudi ordenagailuz egindako animazioek eskaintzen dituzten aukerak mugagabeak direla. Arriskua teknologia hutsaren mendean erortzea da. Itxura ona bai baina ezer gutxi esateko, hori gertatzen da kasu askotan, film komertzialetan behinik behin. Baina teknologia berez tresna oso erabilgarria da lehen mailako artea sortzeko ere. Uste dut azpian dagoen Andy Huangen “Doll Face” animazioa horren adibide argia dela. Filmak (filma baita azken finean) animazioaren bitartez musika, poesia eta narrazioa maisuki konbinatzen ditu. Behin baino gehiagotan ikustea merezi du. Zinez.
15 Otsaila 2008 at 12:22 pm
Dirudiena baino askoz sakonagoa…
15 Otsaila 2008 at 1:06 pm
Hala uste dut nik ere.
20 Otsaila 2008 at 4:37 pm
oso sakona, ziuraski ezin guztiz ulertu.
“1984″ ekarri dit burura eta imajinaren menpe bizi ( edo imajin kontsumitzaileak ) garela …
23 Otsaila 2008 at 4:30 am
Kurioso 1984 burura ekartzearena. Hemen biktima gizakia beharrean gizaki izan nahi duen makina da. The turn of the screw.