Gabon zaharrak Londonen
Gabon zaharretako Closer techno jaia ez zen guk espero genuen bezain ona izan. Hasteko beste bi sala zeuden inguruan eta jende gehiegi pilatu zen euripean. The Cross-ek eta Canvas-ek ere euren azken gaua ospatu zuten inguruko warehouse guztiak (beraiek barne) bota egingo dituztelako aurki. Closer jaian Luke Slater (argazkian) zen DJ nagusia baina egia esan behar bada ez zitzaidan gehiegi gustatu.
Gure lagun batek, James Proctorrek, bekokiko literna bat ekarri zuen eta gau guztia ibili zen liternarekin ezezagunei aurpegira apuntatzen. Halako batean Luke Slaterren aurrean jarri zen 15 minutuz edo, Slater lanean zegoen bitartean. Agian Proctorrek deskontzentratu zuen DJ ospetsua.
King’s Cross eta St Pancras tren geltokiak handitzeko obra mastodontikoak egiten ari dira. The Cross, Canvas… eraikuntza zahar guztiak pikutara joango dira 2008 urtean zehar. Londoneko gauan sekulako hutsunea utziko dute. Datorren urtean norbaiten etxean elkartuko gara.