Back in town
“Welcome back to where you belong”, esan zigun lagun batek Double O eta niri ostegunean Londonera iritsi ginenean. 2001etik 2006ra hiri ikaragarri honetan bizi izan ginen Double O eta biok, eta ahal dugun bakoitzean lagunak ikustera bueltatzen gara.
Oraingoan gabon zaharrak pasatzera gatoz. Haserako plana argazkiko Fabric clubera joatea zen, baina beste zerbait ikustera joango gara: Luke Slater eta beste hiruzpalu izen handiko DJk jotzen dute King’s Cross inguruko eraikuntza zahar baten. Gaua CLOSER deitzen da, techno gaua. Info gehiago hemen: “This New Year’s Eve, Closer will be taking over a brand new warehouse location set in the Kings Cross area in N1. Expect world-class legends and pioneers of the techno scene alongside the most promising new names from London’s burgeoning pool of talent.” Ez dauka itxura txarra ez. Halere aukeran nik nahiago The End edo beste leku txikiago bat. Beste aukera bat lagun batzuen etxean party bat antolatzea zen. Iaz berrogei pertsona elkartu ginen Alexek erosi berri zuen etxean. Sekulakoa izan zen, pontxe pozoindu eta guzti. Halako juerga on baten beharrean gaude Double O eta biok. Ea Luke Slaterrek DJ techno emanaldi on bat oparitzen digun urte berria ondo hasteko. Jaiaren berri hurrengo postean.