Post hutsaren zirrara usaintsua
Esatekorik ez izan eta hala ere zerbait idatzi beharra ateratzen ez zaizun kaka mokordoari bultza egitea bezain esperientzia zirraragarria da.
Idazteari ekin zer ateratzen den ikusteko, edo komunean eseri zer erditzen den usaintzeko. Biak ere behar fisikoak. Lagun batek esaten zidan blog bat izateak inplizituki zure testuak interesgarri kontsideratzen dituzula esan nahi duela eta horregatik berak ez zuela inoiz blogik izango; lelokeriak esateko nahikoa baita noizbait emailen bat idaztea, edo tabernan solasaldi luze bat izatea garagardo batzuk hartuz. Oker zegoela esan nion. Horren froga post hau berau. Eta are gehiago esango dut, Athleticak jokalari atzerritarrak kontratatu beharko lituzke lehen baino lehen. He dicho.
7 Azaroa 2007 at 1:58 am
Askotan horrelakoetan, kaka oso gustora egin izanaren sentsazioa gelditzen zaizu gorputzean…. beste batzuetan bota nahi izandako dena bota ez izanarena… baina garrantzitsuena, kaka egin ondoren ipurdia garbitzea izaten ahal da…
13 Azaroa 2007 at 1:00 am
Ai… kaka kontuetan detaile bat. ez diot inori komentatu baia nire kakaren usaina gustoko egiten zait.. besteena ordea jazan ezina. Badakit pixka bat arraroa naizela, baina beste alde batetik eroso egiten zait kaka egitea…. ez dut pentsatu nahi ere egunero kaka mordoa bota beharra eta beste alde batera usaindu behar izatea… egin kaka guztiok.. egin kaka gustora!!! jeejejej
zer da lehena kaka egitea ala ipurdia garbitzea? (oiloa eta arraultzarena… konturatu eztanarentzat)
nik dakitenik ez da munduan larrosa usaina duen kakik egiten duenik … ala bai?
8 Abendua 2007 at 3:22 pm
Erabat ados.
Batez ere futbol kontuekin. Bilbokoek atzerritarrak fitxatzen dituzte edo denbora kontua da bigarren mailan egotearena :)
19 Abendua 2007 at 9:40 pm
Atzerria definitu beharra daukagu lehenik, jajaja. Lehengoan nonbait irakurri nuen Athletikean Hego Amerikako “euskaldun” gazteak fitxatzea eztabaidatzen ari zirela. Arazoa ez da bigarren mailara jaitsiko ote garen ala ez. Gauza da zaleok zer nahi dugun. Ingalaterran bizi nintzenean Liverpooleko zale bihurtu nintzen (bai, posible da bi talderen zale izatea, batez ere elkarren kontra inoiz jokatuko ez dutela badakizu). Berdin zitzaigun niri eta munduko Liverpool zale guztiei taldeko jokalariak tailandiarrak edo boskimanoak baziren. Taldea maite baduzu esperientzia berdina da.