Hello world?

Éste es el dudoso comienzo de una dudosa amistad, edo: this is the dubious beginning of a dubious friendship, edo, hobe: hau da adiskidetasun zalantzagarri baten hasiera zalantzagarria. dscn1288.jpgBa ote? Ikusi beharko da ea nola ateratzen den asuntoa. Oraingoz plana arras sinplea da: astean pare bat aldiz zerbait idaztea, ahal bada (edo gogorik baldin badago) euskeraz edo bestela gazteleraz (uf!) edo ingelesez (qué risa). En pin, besterik gabe irteerako pistoletazoa edo txanpai botilakada ematen diot blog honi, Pum! edo Praust!, nahi duzuena, baina kontuz kristalekin.

“Nahi duzuena” esan dut? Eta nortzuk zarete ba zuek? (Galdera erretoriko hori, mamarratxada hutsa izan arren, ni bezalako blogger printzipiante batek lasai asko bota dezakeela uste dut; ez kezkatu, saiatuko naiz aurrerantzean zuekiko errespetu gutxiago izaten.) Berriro ere: nortzuk zarete ba zuek? Seguraski inor ez, edo ni neu patologikoki “ni” askotan bihurtua (idazten dudan edozer, email ziztrin bat izanik ere, milaka bider irakurtzen dut, gaur, bihar, etzi eta beti, irakurketa bakoitzean irakurle ezezagun batek nire testuaren aurrean eramango lukeen inpresioa bizi asmoz, identitate desberdinak pertsonifikatuz, “trastorno de identidad múltiple” dagoenik zalantzan jartzen dutenen isekarako). Hor kanpoan, ziberespaziotik zabiltzatenok inoiz blog honekin topo egiten baduzue, gizajook, ba ongi etorriak izan eta paira itzazue nire azaleko gogoeta intelektualoide merkeak, doan dira eta. Eta gogoan izan nire lehen mezu hau azkena ere izan daitekeela, baina behintzat beti esan ahal izango dudala, paparra ateraz, behin, nire zahartzaro mardulenean, blog bat izan nuela, nire bloga. Kar, kar, mission accomplished!

Eta nor naiz ni? Bale zuriaren eleberriaren haserako esaldiak dioen bezala: “Call me XL, Ishmael beharrean”.

Jorratuko ditudan gaiak (catogories): BIDAIAK (inoiz etxetik ateratzen banaiz), LITERRATURRA (ezjakintasun bortitzenean oinarriturik eta poesiari ni puto kasorik egin gabe), FILMEAK (telebista konpontzen dugunean), KOMIKI (…), KIROLA (futbolaren eufemismo), GOGOETAK (txorradak), POLITIKEN (Astekari danimarkarraren izenburua hartuz, politikaren inguruko berri eta bestelakoak, hau ere ezjakintasun bortitzenetik, mesianismo puntu batekin gatzozpindua), HOMO ECONOMICUS (batik-bat hipoteken inguruko txiteak, ja, ja, ja…, ai ama…ja, ja ja…) eta HISTORIA (honetaz zerbait dakidalakoan, baina ez gehiegi). A! eta prezio berdinagatik (doan) alboko barran nire fikzio antiliterarioa ere izango duzue eskuragai (edo antifikzio literarioa zen? whatever). Oraingoz Lucrecia en Tokio eleberri “erromantikoari” ekingo diot, eta gero gerokoak (gerokorik balego, noski).

Por tzierto, konfesatu beharra daukat hor alboan ageri diren flickr fotoak ez direla nik ateratakoak, baina denbora gutxiro aldatzen direnez (ez dakit nola) eta nahikoa itxura ona ematen diotenez blog honi ba hor uztea erabaki dut. Goiko bi fotoak, tunelarena eta testuak inguratzen duena, badira nireak. Hurrengo mezuetan ere nire fotoak erabiltzen saiatuko naiz, ahal den neurrian.

Now I must call it a day my friends, berandu da eta.

Explore posts in the same categories: Gogoetak

2 Comments on “Hello world?”

  1. Lucrecia Tokiotik Says:

    Nire asmoa ez da polemika sortzea baina, non dago asteroko idazki parea?. Eta irakurlearen eskubideak zer?

    Astero sartuko naiz blog honetara… eta pare hori betetzen ez bada… egilea bilatu eta bizi bada, gorputzeko alde samurrenetik eskegiko dudala zin dagizuet.

  2. XL Says:

    Lanpetutegi nago beste zerbait idazten (zerbait hori idatzi nahian esan nahi dut, krisi bizian). Astero pare bat testu idazten ahaleginduko nintzela esan nuen, ez kosta ahala kosta idatziko nituenik. Baina lasai irakurleok, bueltatuko naiz, noizbait, baina bueltatuko naiz.
    A! por tzierto, Alvaro Pomboren liburua nahikoa ondo nago (a ze kritika pobrea txo).


Comment: