Lisboa eta Albacete

Posted 12 Martxoa 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Kongresu batean hitz egitera joan nintzen Lisboara iragan asteko asteazkenean. Lau eguneko kongresua zen eta niri larunbatean zegokidan aurkezpena egitea, Bilbo eta Cadizeko XVIII. mendeko merkatarien inguruan. Eguraldia itzela, janaria itzela, jendea itzela, hiria sekulakoa, eta nire lehen aldia Lisboan. Beraz kongresutik ez nintzen larunbata arte azaldu ere egin, eta orduan ere nire hamabost minutuko hitzaldia eman bezain laister korrika bueltatu nintzen Bairro Altoko tabernetara. Sekulako makallaoa afaldu nuen Rua Atalaiako jatetxe batean, vino verde botila batekin. Nola ez naiz ni lehenago Lisboara joan.

Kurrikulum potoloago bat izateko grinak bultzatzen nau kongresuetara joatera, etorkizunean horrek mesede egingo didalakoan, unibertsitatean historialariontzat lanpostu berriak sortuko dituztelako esperantzarekin. Esperantza ustela, noski. Gainera kongresuek ez dute ia ezertarako balio, ez bada turismo apur bat egiteko. Arazoa da ez direla beti Lisboa bezain hiri ederretan antolatzen. Erredios, Albaceten antolatu beste kongresu batean izan nintzen iragan abenduan. Albaceteko udaletxean geundela, han antolatu ziguten harrera-lunchera sartzen ari ginela, lagun madrildar batek bere aitonari entzudako esamolde eder bat bota zuen bat-batean: “Albacete, caga y vete”.

carreia28.jpg

Blognobelen inguruan

Posted 23 Otsaila 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Badira eleberri bat idazteko blog bat darabilten idazleak. Blognobela sasigeneroaren aipamenik ez da oraindik wikipedian ageri, ez euskerazkoan, ez gaztelerazkoan, ezta ingelerazkoan. Hala ere egon baudaude blognobela ugari sarean. Batzuk blognobela direla argi esaten dizuten bitartean, besteek, gehienek, ez dute blognobela hitza erabiltzen, ziur aski hitzaren erabilpen esplizituak blognobelaren helburu edo efektuetako bat hondatzen duelako: irakurleari irakurtzen ari dena egia dela pentsaraztea. Milaka blog daude Bridget Jones’s Diary famatuaren estilora idatziak, berez blognobela bezala sailka daitezkeenak. Pertsonaia egiazkoa dirudi (batzutan egiazkoa izan daiteke, baina beti sortzen da zalantza gertatzen zaizkion gauzak ikusita) eta irakurleek, iruzkinen bitartez, zuzenean pertsonaiarekin mintzatzen dira, gomendioak emateko, animatzeko, edo besterik gabe astakeriak esateko.

Euskerazkorik ez dut ezagutzen, bai aldiz gazteleraz idatzitako zenbait. Seguruenera gaztelerazko blognobela famatuenak Hernán Casciarirenak dira (ikus, adibidez, Weblog de una mujer gorda eta Diario de Letizia Ortiz). Casciari berak blognobelagile hasiberrientzako zenbait gomendio ere eman izan ditu. Gomendiootako batzuk hauek dira: 1) Lehen pertsonan idatzi behar da istorioari sinesgarritasuna emateko; 2) Orainean gertatzen da istorioa, ez iragan urrun batean; 3) Pertsonaiak egiazko gizasemeak direla pentsatu behar du irakurleak eta haiekin mintzatzeko aurkera izan behar du. Gomendio hauek (beste asko ere ematen ditu Casciarik) iruditzen zait blognobelaren aukerak murriztu egiten dituztela. Zergatik lehen pertsona? Zergatik oraina soilik? Zergatik benetakoak diruditen pertsonaiak? Iruditzen zait blognobelak aukera askoz gehiago ematen dituela.

Aste pare bat daramat Cautivador deritzan blognobela bat jarraitzen (egileak dioenaren arabera, Truman Capoteren estilora, “blognovela de no ficción”, nahiz erabat fikziozkoa izan), eta gauza bereziak aurkitu ditut bertan. Batetik istorio barregarri, pornografiko eta erabat zoroa. Baina horrez gain, istorioa kontatzeko modu berezia. Pertsonai nagusi bat dago baina ez du istorioa berak soilik kontatzen. Beraz berak ez dauka informazio guztia, bai ordea irakurleak. Kapitulu batzuk elkarrizketa hutsean daude idatzita, beste batzuk lehen pertsonan, edo baita hirugarren pertsonan ere. Inoiz (batez ere haserako kapitulu-episodio-post-etan) pertsonaiaren ahotsa soilik entzuten dugu, gai desberdinei buruz bere iritzia emanez. Arazoak ere baditu blognobela honek: zaila da istorioa jarraitzea besterik gabe azken kapitulua irakurriz. Agian alboko zutabean istorioaren laburpenara daraman esteka bat izatea ondo etorriko litzaioke. Hala ere, Casciarik emandako gomendioetatik haratago doan blognobela da Cautivador, agian arrakasta gutxirekin, baina ausardiaz bederen.

Andy Huangen “Doll Face” animazioa

Posted 12 Otsaila 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Badirudi ordenagailuz egindako animazioek eskaintzen dituzten aukerak mugagabeak direla. Arriskua teknologia hutsaren mendean erortzea da. Itxura ona bai baina ezer gutxi esateko, hori gertatzen da kasu askotan, film komertzialetan behinik behin. Baina teknologia berez tresna oso erabilgarria da lehen mailako artea sortzeko ere. Uste dut azpian dagoen Andy Huangen “Doll Face” animazioa horren adibide argia dela. Filmak (filma baita azken finean) animazioaren bitartez musika, poesia eta narrazioa maisuki konbinatzen ditu. Behin baino gehiagotan ikustea merezi du. Zinez.

Espainiako etxebizitzen arazoa BBCn

Posted 5 Otsaila 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Hogeitamasei urte ditut eta ez daukat ez etxebizitza propiorik ezta hipotekarik. Ez zait inoiz burutik pasatu etxebizitza bat erostea. Zergatik? Arrazoi ugari daude: 1) ez daukat diru nahikorik; 2) beti iruditu zait gehiegizko lotura eta ardura hipoteka batean sartzea; 3) ez naiz bankuen lagun; 4) ez nekien EHn bizi nahi ote nuen ala atzerrian; 5) etxebizitzen salneurria lotsagarria iruditu zait bet, oraingoa noski, baina baita duela hamar urtekoa ere; eta 6) sekulako beldurra ematen didate erabaki handiek (nik behintzat etxebizitza bat erostea erabaki handitzat jotzen dut). EHko nire lagun gehienek pisua erosi dute azken hamar urteetan. Nik ez ordea. Gainera uste dut ez dudala inoiz etxebizitzarik erosiko. Askotan hitz egiten dut etxebizitzen salneurrien inguruan lagunekin, egungo egoera kritikatuz eta inplizituki eurek hartutako erabakia erabaki okerra dela iradokiz; baina egia zera da: beldur naizela ez ote den nirea izango erabaki okerrena.

Egunotan nahikoa lasai nago kontu horrekin, argi baitago hau ez dela momentu egokiena hipoteka bat eskatzeko. Horren froga ugari ikusten ditugu egunero berrietan. Hala ere, gobernuaren aldetik, eta oro har politikarien partetik, ez da nahikoa hitz egiten asunto horren inguruan. Hauteskunde orokorrak hilabete barru izango dira, eta ziur naiz ez dugula etxebizitzekin gertatzen ari denaren inguruan eztabaida handirik entzungo, ez behintzat gaiak merezi duen beste. Ingalaterran harriduraz ikusten dute estatu espainiarrean gertatzen ari dena, eta ez naiz soilik prezioen igokada susmagarriaz ari. BBCaren arabera hori bezain harrigarria da politikariek gaiaz hitz egiteko duten gogoeza. Ikus bestela ondoko bideoa (azpitituluak gazteleraz daude):

Masturbazioaren joku olinpikoak 2008

Posted 24 Urtarrila 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Copenhagenen izango da aurtengo Masturbate-a-thon lehiaketa. Iaz San Franciscon izan zen eta duela bi urte Londonen. Errekorrak apurtzeko egiten direla entzuten dugu maiz komunikabideetan, baina masturbazioaren errekorrak gainditzeak lan nahikoa emango die aurtengo parte hartzaileei. ¿Zein da gizonezkoen orgasmo kopuru handiena zakila makurtu gabe? Sei, sei paja bata bestearen ostean. ¿Eta emakumeen errekorra? Ejem, 49 (orgasmo bakoitzeko gutxienez 60 kaloria erre behar direla kontuan hartzen badugu, atera kontuak). Noski, emakumeen kasuan arazoa da zaila dela jakitea orgasmoak benetakoak diren ala ez. Parte hartu nahi duzuenok goiko estekan edo azpiko bideoan aurkituko duzue ekitaldiari buruzko informazio gehiago. Animatzen bazarete garaia da entrenamentu saio gogorrekin hasteko.

España Frikipedian

Posted 15 Urtarrila 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Duela egun batzuk “truño” hitzaren definizioa googleen bilatzen ari nintzela Frikipedia webgunearekin egin nuen topo. Bost mila termino ingururen definizioak ditu oraingoz Frikipediak. Seguruenera testu gehien daukan sarrera Chuck Norris aktore amerikarrarena da (azken aldian tipoa modan dagoela dirudi), baina badira ez hain frikiak (ala agian bai) diren beste hainbat hitz ere. Hona hemen adibide bat: España. patxifranco.jpgFrikipediaren arabera: “España, República monárquiaizante anarcosocialista-fascistaindependista de carácter liberoconservadurista progresista centralista federalizante totalmente ficticia e inexistente cuya situación geográfica se debate entre Centroamérica, el norte de África y el planeta 458E del sistema solar 5ER-908 de la nebulosa tx7988-porn69 (Ver mapa de la Tierra). España (del íbero spain [del latín Ass Pain]), también llamado Cojonilandia, debido a que todo se hace por cojones, es un pequeño país montañoso dominado por una estatua gigante de mármol del generalísimo Francisco Frasco (El Paquísimo) poblada sobretodo por Ninjas, Hobbits y Tunos. De aquí proviene el homoerectus, el homosapiens, el homosexual y el matrimonio gay.” Norbaiti interesgarria iruditu bazaio, ziur naiz gogoz ikusiko duela Frikipediak País Vasco-ri buruz dioena.

Gabon zaharrak Londonen

Posted 3 Urtarrila 2008 by XL
Categories: Gogoetak

Gabon zaharretako Closer techno jaia ez zen guk espero genuen bezain ona izan. Hasteko beste bi sala zeuden inguruan eta jende gehiegi pilatu zen euripean. The Cross-ek eta Canvas-ek ere euren azken gaua ospatu zuten inguruko warehouse guztiak (beraiek barne) bota egingo dituztelako aurki. Closer jaian Luke Slater (argazkian) zen DJ nagusia baina egia esan behar bada ez zitzaidan gehiegi gustatu. lukeslater.jpgGure lagun batek, James Proctorrek, bekokiko literna bat ekarri zuen eta gau guztia ibili zen liternarekin ezezagunei aurpegira apuntatzen. Halako batean Luke Slaterren aurrean jarri zen 15 minutuz edo, Slater lanean zegoen bitartean. Agian Proctorrek deskontzentratu zuen DJ ospetsua.

King’s Cross eta St Pancras tren geltokiak handitzeko obra mastodontikoak egiten ari dira. The Cross, Canvas… eraikuntza zahar guztiak pikutara joango dira 2008 urtean zehar. Londoneko gauan sekulako hutsunea utziko dute. Datorren urtean norbaiten etxean elkartuko gara.

Back in town

Posted 31 Abendua 2007 by XL
Categories: Gogoetak

“Welcome back to where you belong”, esan zigun lagun batek Double O eta niri ostegunean Londonera iritsi ginenean. 2001etik 2006ra hiri ikaragarri honetan bizi izan ginen Double O eta biok, eta ahal dugun bakoitzean lagunak ikustera bueltatzen gara. fabriccrowd.jpgOraingoan gabon zaharrak pasatzera gatoz. Haserako plana argazkiko Fabric clubera joatea zen, baina beste zerbait ikustera joango gara: Luke Slater eta beste hiruzpalu izen handiko DJk jotzen dute King’s Cross inguruko eraikuntza zahar baten. Gaua CLOSER deitzen da, techno gaua. Info gehiago hemen: “This New Year’s Eve, Closer will be taking over a brand new warehouse location set in the Kings Cross area in N1. Expect world-class legends and pioneers of the techno scene alongside the most promising new names from London’s burgeoning pool of talent.” Ez dauka itxura txarra ez. Halere aukeran nik nahiago The End edo beste leku txikiago bat. Beste aukera bat lagun batzuen etxean party bat antolatzea zen. Iaz berrogei pertsona elkartu ginen Alexek erosi berri zuen etxean. Sekulakoa izan zen, pontxe pozoindu eta guzti. Halako juerga on baten beharrean gaude Double O eta biok. Ea Luke Slaterrek DJ techno emanaldi on bat oparitzen digun urte berria ondo hasteko. Jaiaren berri hurrengo postean.

Burka informatikoa

Posted 26 Abendua 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Mundu birtualaren mende egotearen kontzientzia erabat erruduna daukadanez, Joseph Maliaren “Design for the Computer Obsessive” lanak zeharo inpresionatzen nau. Nire burua ikusten dut burka informatiko horren barruan, ihes egiteko indarrik gabe, mundu fisikotik isolatuta, komun gainean eserita, prakak beti jaitsita noski, eta, eskuak teklatutik aldendu ezin ditudanez, janaria eta edaria ahora ematen dizkidan robot bat nire zerbitzura, ordenagailuaren bidez kontrolatzen dudan robot sukaldaria, inoiz nire sorbaldak masajeatzeko ere gai dena, a!, eta iratzarrik mantendu nadin janarira zenbat pilula bota behar dituen ondo asko dakiena, nire zerbitzari eta laguna, robot talibana.

computerobsessive.jpg

Catch-22 gizarteko kronikak (I)

Posted 25 Abendua 2007 by XL
Categories: Gogoetak

20060801-1984.gif-¡Alto ahí! No dé un paso más. Túmbese boca abajo, ponga los brazos en cruz y separe las piernas. Bien, ahora estese quieto que le voy a leer sus derechos.

-¿Es que tengo alguno?

-Por supuesto, lo garantiza la ley. Tiene usted derecho a hacer todo aquello que no podamos impedir.

Manararen kredoa: Una Strega a Venezia (1990)

Posted 21 Abendua 2007 by XL
Categories: Gogoetak

IV. mendeko San Atanasioren kredoaren esaldi batek hala dio: “Increatus Pater, increatus Filius, increatus Spiritus Sanctus”. Beti galdetu izan diot nire buruari zergatik ez ote zuen Atanasiok alaba ere aipatzen? Manararen kredoak behintzat alabaren garrantzia “iradokitzen” du.

manara.gif

GAL: el peliculón

Posted 19 Abendua 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Acabo de ver la película GAL, producción española de 2006 dirigida por Miguel Courtois. Qué auténtico desbarajuste de película. Es cierto que no me esperaba nada maravilloso, pero sí al menos un relato informativo de unos hechos polémicos/patéticos de un pasado muy reciente; y no vale decir eso de “demasiado reciente” para absolver a semejante truño. gal.jpgA excepción de los dos primeros minutos de banda sonora, nada parece funcionar en este film de patetismo exacerbado: 1) El director de fotografía opta por una luz demasiado apagada que exaspera al espectador más paciente. Ni crea ambiente ni misterio ni nada de nada, aparte de tocarte las criadillas. Quien tenga media diotría lo lleva claro. 2) La estructura de la historia sencillamente no funciona: flashbacks que deberían clarificar acaban siendo redundantes cuando no gratuitos. Del ritmo mejor no hablo. 3) El cámara parece tener triquinosis. 4) Las interpretaciones de quienes sueltan más de dos frases son desastrosas, sin excepción. En este apartado es Jordi Mollá (¿Amedo?) quien se lleva la palma de oro: con solo abrir la boca consigue que el espectador no pueda evitar pensar en Santiago Segura y su inefable Torrente. Gran logro. 5) El pseudorrollete entre los dos periodistas que destapan el embrollo (interpretados por Natalia Verbeke y José García, ambos desafortunadísimos) no conduce a nada más que a Read the rest of this post »

Post hutsaren zirrara usaintsua

Posted 5 Azaroa 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Esatekorik ez izan eta hala ere zerbait idatzi beharra ateratzen ez zaizun kaka mokordoari bultza egitea bezain esperientzia zirraragarria da. kakaeiten.jpg Idazteari ekin zer ateratzen den ikusteko, edo komunean eseri zer erditzen den usaintzeko. Biak ere behar fisikoak. Lagun batek esaten zidan blog bat izateak inplizituki zure testuak interesgarri kontsideratzen dituzula esan nahi duela eta horregatik berak ez zuela inoiz blogik izango; lelokeriak esateko nahikoa baita noizbait emailen bat idaztea, edo tabernan solasaldi luze bat izatea garagardo batzuk hartuz. Oker zegoela esan nion. Horren froga post hau berau. Eta are gehiago esango dut, Athleticak jokalari atzerritarrak kontratatu beharko lituzke lehen baino lehen. He dicho.

Álvaro Pombo idazle ote?

Posted 3 Urria 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Iazko Planeta saria irabazi zuen Álvaro Pombok La fortuna de Matilda Turpin eleberriarekin. Ez dut ez hori ez Pomboren beste eleberririk irakurri, baina Canal Sur-en egin zioten elkarrizketa ikusi ondoren irrikitan nago bere lanen bat esku artean hartzeko.

alvaropombo.jpg Pombok bere literatura metodoa “psicología-ficción” bezala definitzen du, eta kritikariek diote “realismo subjetivo” deritzanaren barnean kokatzen dela bere lana. Egia esan behar badut, ez dakit zertan datzaten ez bata ez bestea. Pomboren eleberriren bat irakurtzen dudanean gogoan izango ditut literaturaren taxonomia aberasten duten bi termino horiek, baina oraingoz ez dute nigan interes berezirik pizten.

Idazle kantabriarrak elkarrizketan zehar esan zuen zerbait iruditu zitzaidan bereziki interesgarria, eta harrigarria. Galdera baten oinohar bezala Read the rest of this post »

Huelvatik bueltan kutsadura gogoan

Posted 22 Iraila 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Inoiz Huelva hirian egon zaretenok jakingo duzue han ez dagoela gauza gehiegirik ikusteko edo egiteko. Ez dut esango ez daukanik ezer erakargarririk. Tapa ederrak jan daitezke hiri erdialdean diru gutxigatik. Gainera jendea benetan atsegina da (leku gehienetan hala izaten da, baina besterik ez dagoenean garrantzitsua da ezaugarri hau azpimarratzea, horri jarraitzen dioten iritzi ezezkorren eragina leuntzeko).

Huelvan izan naiz astelehenetik ostegunera arte kongresu batean. Egunean zehar betiko aspermendia: hitzaldi, txosten eta bestelakoak bata bestearen atzean, bata bestea baino aspergarriagoa (salbuespenak salbuespen). Gabean tapak eta garagardoak. Gauza da ez genuela azken egunerarte aukerarik izan Huelva inguruko herrixka eta parajeak ikusteko. Nora joan eta leku ezagunenetara: La Rábida-ko monastegia, Palos de la Frontera (Cristobal Colón hemendik atera zen Indiara iristeko asmoz), pixka bat urrunago Mazagón hondartza luze eta hareatsua, eta gero, Huelvarako itzuleran, Río Tinto ibaian gora, Moguer herri ederra (Juan Ramón Jiménez idazlearen jaioterria). Hala ere, toki horiek guztiak baino askoz interesgarriagoa neritzon beste paisaia batek ninduen txundituta: Río Tinto ibaiaren bestaldean ikus daitekeen industriagune ikaragarri handia (ikaragarri hitza hemen oso egokia, ikus argazkia bestela). Read the rest of this post »

Lolita: zenbait gauza idatziz soilik konta daitezke?

Posted 11 Iraila 2007 by XL
Categories: Gogoetak

“Lolita, luz de mi vida, fuego de mis entrañas. Pecado mío, alma mía.” Bi esaldiokin hasten du Humbert Humbert-ek bere konfesioa (edo Vladimir Nabokov-ek bere eleberri ospetsua). Abuztuan irakurri nuen Lolita eta duela gutxi izan dut Stanley Kubrick-en egokitzapen zinematrografikoa ikusteko aukera. Bata irakurri eta bestea ikusi duzuenok sumatuko duzue zertaz hitz egitera noan.

LolitaEleberrian Humbert europarrak bere bizitzako maiteaz hitz egiten digu: Dolores Haze, 12 urteko “nínfula” amerikarra (Humbert arranditsuak nahiago nínfula hitza neskato baino). “Era Lo, sencillamente Lo, por la mañana, un metro cuarenta y ocho de estatura con pies descalzos. Era Lola con pantalones. Era Dolly en la escuela. Era Dolores cuando firmaba. Pero en mis brazos era siempre Lolita.” Baina nire besoetan beti zen Lolita! 12 urteko neskato bat berrogei urtetik gorako gizon baten besoetan! Pentsa nolako zalaparta montatu zen 1955ean eleberria kaleratu zenean. Read the rest of this post »

Alfabetizazioaren Nazioarteko Eguna da gaur

Posted 8 Iraila 2007 by XL
Categories: Gogoetak

forges-poeta.gif

“Acúsome que he tenido pensamientos torpes”

Posted 6 Iraila 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Duela bost urte aurkitu nituen XVIII. mendeko eskutitz eta paper batzuen harira, historialari eta egungo prentsa horian aritzen diren kazetarien arteko konparazio bat darabilt buruan. Aztergai dituzten pertsonak garai desberdinetakoak izanik ere, historialarien eta prentsa horiko kazetarien helburu nagusia pertsonon intimitatea lau haizetara zabaltzea da (historialariak arrakasta gutxiagorekin, noski). Badakit planteamendu horrek gauzak gehiegi sinplifikatzen dituela, zeren historialariak “prozesu historikoetaz” arduratzen dira, gizakion portaera ulertu nahian, ekonomian, politikan eta bestelako arlo garrantzitsuetan izan zuen eragina antzemateko; prentsa horiak, aldiz, ez dauka hain helburu gogaikarririk. Baina horrek ez du goian esandakoa ezeztatzen: historialariek pertsonen intimitatera iritsi nahi dute (gizarte eta kultura historialariak batik-bat, eta biografoak ere, noski), kosta ahala kosta. Horretan prentsa horikoekin uste baino gehiago dute komunean.

Hala ere, iraganeko trapu zikinak argitaratzeak (gero eta zaharragoak hobe) badu halako patina kultural aberasgarri bat (kulturala ez ezik seguruenera intelektuala eta morala ere bai): uste hedatua da, uste ia dogmatikoa, iragana arakatzen duenak (iragan historikoa) egungo gizarteari mesede galanta egiten diola pentsatzea. Atapuercako gizakien praktika sexualen berri ematen digute eta aho zabalik gelditzen gara, arkeologoen lana (historialariena azken finean) zeinen interesgarria eta irakasgarria den pentsatuz. Aldiz, prentsa horiko idazleek edo tertulianoek nahikoa dute zerbait (edozer) esatea egungo famosoei buruz eta, bat-batean, gure begien aurrean kazetaritza sasikazetaritza bihurtzen da eta famosoak sasifamoso. Guztiak kartzelan sartuko balituzte hobe, pentsatuko du norbaitek. Argi dago bi profesioen arteko desberdintasunak nabariak direla, baina sarritan antzekotasunak ahaztu egiten ditugu. Read the rest of this post »

Hello world?

Posted 30 Abuztua 2007 by XL
Categories: Gogoetak

Éste es el dudoso comienzo de una dudosa amistad, edo: this is the dubious beginning of a dubious friendship, edo, hobe: hau da adiskidetasun zalantzagarri baten hasiera zalantzagarria. dscn1288.jpgBa ote? Ikusi beharko da ea nola ateratzen den asuntoa. Oraingoz plana arras sinplea da: astean pare bat aldiz zerbait idaztea, ahal bada (edo gogorik baldin badago) euskeraz edo bestela gazteleraz (uf!) edo ingelesez (qué risa). En pin, besterik gabe irteerako pistoletazoa edo txanpai botilakada ematen diot blog honi, Pum! edo Praust!, nahi duzuena, baina kontuz kristalekin.

“Nahi duzuena” esan dut? Eta nortzuk zarete ba zuek? (Galdera erretoriko hori, mamarratxada hutsa izan arren, ni bezalako blogger printzipiante batek lasai asko bota dezakeela uste dut; ez kezkatu, saiatuko naiz aurrerantzean zuekiko errespetu gutxiago izaten.) Berriro ere: nortzuk zarete ba zuek? Seguraski inor ez, edo ni neu patologikoki “ni” askotan bihurtua (idazten dudan edozer, email ziztrin bat izanik ere, milaka bider irakurtzen dut, gaur, bihar, etzi eta beti, irakurketa bakoitzean irakurle ezezagun batek nire testuaren aurrean eramango lukeen inpresioa bizi asmoz, identitate desberdinak pertsonifikatuz, “trastorno de identidad múltiple” dagoenik zalantzan jartzen dutenen isekarako). Hor kanpoan, ziberespaziotik zabiltzatenok inoiz blog honekin topo egiten baduzue, gizajook, ba ongi etorriak izan eta paira itzazue nire azaleko gogoeta intelektualoide merkeak, doan dira eta. Eta gogoan izan nire lehen mezu hau azkena ere izan daitekeela, baina behintzat beti esan ahal izango dudala, paparra ateraz, behin, nire zahartzaro mardulenean, blog bat izan nuela, nire bloga. Kar, kar, mission accomplished!

Read the rest of this post »